miércoles, 20 de mayo de 2015

Hirumilako mamuak. Le Bondidierreko Iparraldeko Aurretontorra.

Maladetako Bigarren Mendebaldeko tontorretik, zein 1985eko Feliu Izarden zerrendan Sayó Tontorra izenarekin agertzen den, hegoalderantz kontrahorma askatzen da, hau eta Maladetaseko ertz nagusien artean Cordier lepoa dago. Ertz handia honek bi punta ditu, Hegoaldekoa nagusia izanik. Bere hegoaldeko maldak Cregüeñako lakuan bukatzen dira.

1921eko abuztuan, Groupe des Jeunes taldearen mendizaleek txango bat egiten dute Posets eta Maladetas mendigunetan zehar, hauen helburuaren bat zen Renclusatik abiatua Pierre Soubiron laguntzea bere tontorraren bataiatzean. Abuztuaren 23an zeremonia ospatu zen, literalki tontorra ardo ozpinduz busti zuten. Itzulera mendiguneko hegoaldetik egin zuten gaua pasatuz Vallibiernako Ribereta etxolan. Hurrengo egunean tontor lainotuak argitu ziren. Cregüeñako lepoa zeharkatzen dute eguraldi txarraren mehatxupean. Cregüeña lakuaren ertzetan zuten ideia Maldito lepoa zeharkatzeko bertan behera uzten zuten. Taldea banatzen da, Soubiron, Bousquet eta Rousian erabakitzen zuten Albako pitzadurerantz joatea. Jean Arlaudek, Luis Bondidierek esan ziolako, badaki zanpatu gabeko "azken hirumilako" azpian dagoela (ondoren beste batzuk deskubritu ziren). Arlaudek Raimond d´Espouy eta Jean Alba konbentzitu zituen saiatzeko. Lainoberaren artean eta tximinia izozturik igo ziren, hegoaldeko ertzean ibili ziren eta goizeko 11etan punturik altuena lortzen zuten. Bidea jarraitzen zuten Cordier leporaino non euren zain dagoen erdi izozturik Bousquet. Zailtasun batzuen ondoren Alba Goiko Pitzadura aurkitzeko lainoa dela eta. Arratsaldeko 14:40an Renclusara iristen dira.

1922ko uztailaren 17an Jean Arlaud, Raymond d'Espouy eta Jean Maigné, tontorrera itzultzen dira non bataio-akta idazten duten: Le Bondidier Tontorra [Carnets de Jean Arlaud, 1913-1927. Tome I. Toulouse, 1965]. Izan ere, Comission de Toponymie et de Topographiek 1922ko martxoaren 12ko bilkuran, Peñalara elkarteari kontsultatu ondoren, izen hori ematen dio garai hartan izen gabeko tontorrari. Bilkura horretan ere erabakitzen da ez zitzaiokeela bizirik dagoen mendizalearen izena jarriko tontor bati [Bulletin Pyrénéen nº160, III de 1922, pp.370-374]. 1945ean Louis Le Bondidier hilko zen.


1922ko abuztuaren argazkia Jean Arlauden Carnetsekoarekin batera agertzen dena.


2000 urtetik aurrera Pirinio Aragoiari buruzko azken ikasketa toponimikoek mendi horri Morron de Cregüeña edo Maladetasekoa izena ematen diote.

Cordier lepoa eta tontor nagusien artekoan aurretontorra agertzen da, Buysek 1081 aparteko kota katalogatzen du eta Henry Baudrimontek emandako 3149 metroko altuera. Luis Alejosen liburuak [Pirinioak, 3000milako gida, Sua argitaletxea, 2005] Le Bondidiereko lehenengo kota aipatzen du. Era berean,Miguel Anguloaren liburuan [Pirinioak, 1000 igoerak. IV. liburukia. Donostian, Elkarlanean 1998] kota agertzen da, izen gabekoa eta 3146 metroko altuerarekin. Aurretontor horri SITARek 11,42 metroko goragunea ematen dio Le Bondidier tontorrerantz. 2014ko uztailaren 19an Fidel Saez de Heredia eta Luis Matak bisitatu zuten 12 metroko goragunea neurtuz. Bi baieztapen eta nahiko justu izanik, Iparraldeko Aurretontor hori aintzakotzat har daiteke bigarren mailako hirumilakoa.


Morron de Cregueña ekialdeko isurialdetik ikusita. Egilea: Luis Mata.


Begiratu ekintza hurrengo estekan: Le Bondidiereko Ipar Aurretontorra.

Datu teknikoak:
Iparraldeko Le Bondidier:  3156m.
Bondidieren arteko pitzadura 3144m.
Le Bondidier   3159m.

FTer (Fidelek itzuli du)

FTer. Fidelek itzuli du

No hay comentarios: